jueves, 25 de abril de 2019

ROL JOKOAK

ITZIAR ZUBIA                                                                               26.SAIOA, 2019/04/02



Kaixo!

Resultado de imagen de pueblo duerme

Gaur bi joko proposatu dizkigu irakasleak: "pueblo duerme" eta "Giuseppe zanettiren heriotzaren misteriozko jokoa". Lehenengoan 13 baserritar (hiritar xumeak), sektario (hiltzaile txarrak) 2, zaintzaile (txanda bakoitzean hiritar bat babesten duena) 1, sorgina (sektarioak asmatzen saiatzen dena) eta ertzaina (sektarioak hiltzen saiatzen dena). Txanda bakoitzean hildakoak zeuden, partida bukatzeko ertzainak bi sektarioak hil behar ditu, sorginak sektarioak asmatu edo sektarioek ertzaina hil. Bigarren jokoan bakoitzak rol bat du eta egoera bat dago idatzita; gehiago irakurrita informazio gehiago dago. Mahai batean pertsonaiak daude hitz egiten, azkenean botazioa egon behar da aukeratzeko nor izan den hiltzailea.

Resultado de imagen de pensar

Nola ez dut ba ezango ondo pasatu dudala bi jokoetan irabazi badut? Lehenengo jokoan bi sektario geuden, bestea hil egin dute eta ni bakarrik nengoen ia partida erdian. Azkenean hiltzailea nor den asmatu dut eta gezur asko esanda gero jokoa irabazi egin dut. Bigarren jokoan sei geuden eta hasieratik nekien ni hiltzailea nintzela, denbora guztiak errespetatu dut esan behar nuena. Botazioa egin behar zenean niri bota dizkidate boto asko baina kontra-ataketa bat egin dut oso ondo arraizoituz eta pertsona hori ezik denek egin didate kasu. Azkenean nor zen esatean esan didate bi jokoak irabazi ditudala inor konturatu gabe eta antzezle paregabea nintzela ez zekitela. Rol jokoak asko gustatzen zaizkit, kontzentratu egiten naiz eta pertsonai hori bilakatzen naiz. Saio honetan oso ondo pasatu dut, izugarri gustatu zait.

Resultado de imagen de futuro

Oso ondo pasa dudan arren ez nituzke bi ariketa hauek Lehen Hezkuntzan planteatuko zaila iruditzen zaidalako klase guztiak ulertzea eta egitea etenik eta galdera konstanterik egon gabe.


DALCROZE

ITZIAR ZUBIA                                                                               25.SAIOA, 2019/04/01


Kaixo!

Resultado de imagen de pelota de tenis

Gaur hasieran dantza bat egin da erritmoa jarraituz eta gero musika entzunez erritmoa markatu dugu banaka, gorputzarekin mugimenduak eginez; gero erritmoa denen artean adostu dugu eta berdina egin dugu teniseko pilota batekin eta gero makil batekin. Makila erabili baino lehen bikoteka jarri gara eta koreografia bat jarraitu dugu. Jarraian bikoteka jarri gara sorbaldak ikutus eta koreografia bat egin dugu bikoteka adostuz eta gero denen artean adostuz. Azkenik hurrengo saiorako pertsonaiak eta eramango duten erropa adostu dugu hurrengo saioa rolen jokoa delako.

Resultado de imagen de pensar

Saio hau musikari eta erritmoari garrantzia eman dio, asko gustatzen zait ideia hori baina ariketak nahiko berdinak izan direla iruditu zait. Egia da gaia nahiko murrizten duela proposatutako sekuentziazioa eta material desberdinak erabili dira baina egia esan, gehiago espero nuen.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea izatea lortzen badut musika eta erritmoa lasaitasunarekin eta kontzentrazioarekin lotuko nuke, koreografiak egiteko espazio askorik izango ez dudanez txaloak, pilotak eta material sinpleak erabiliko nituzke taldean mugimenduak bateratuz baina ez nioke ere denbora askorik emango saioari.

INPROBISAZIOA

ITZIAR ZUBIA                                                                               24.SAIOA, 2019/03/28


Kaixo!

Resultado de imagen de julajop

Gaur kalera atera gara saioa egiteko eta bertan sei ariketa egin ditugu. Lehenengoan kofre batetik imajinaziozko gauzak atera behar genituen baina gero sorpresazko elementuak sartu ditu eta esaten zuena egin edo esan behar genuen. Bigarrengoan besteak agurtu behar genituen era askotara. Hirugarrengoan ahateak, zaldiak eta behiak zeuden, tokatu zaigun animaliaren soinua egin dugu taldeko besteak aurkituz. Laugarrenean egoera bat emozio desberdinekin errepresentatu dugu. Bostgarrenean talde bakoitzak emozio bat aurkeztu du baina bapatean berak kontatzea esaten zuen beste batek egiteko. Azkenean bakoitza uztai batean kokatu behar zen parean irakurrita bere rola, denak bizirik irten behar giñen baina ez da hori gertatu; gauza da nor hiltzen zela erabaki dugula baina ez gara errebeldeak izan, jarraian gure burua kanporatutzat utzi dugu eta benetan hiltzen zara uztailetik kanporatzen zarenean, ez zu hiltzen zarela esaten dutenean. Hau da, onartzeak eta uztailetik irtetzeak egiten zuen benetan hil izana.


Resultado de imagen de pensar

Saio hau asko gustatu zait, berezia izan da kalera irten garelako eta inprobisatu dugulako. Normalera zer egin behar dugun adieraztea da baina gure sormena erabili ahal izan dugu eta gainera momentuan. Oso ondo pasatu dut eta izugarri nabari da saioa ondo antolatua eta prestatua zegoela. Azkenengo ordua izan da eta bukatzean ikasle batzuk hitz egiten egon gara eta denok esan dugu saioa oso ona izan dela.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea naizenean ez dakit aukera izango dudan saio horrelako zerbait aurrera eramateko baina aukera ona izango litzateke behintzat inprobisazioa lantzea. Izan ere, eskolan beti esan digute zer egin baina bizitza inprobisazio hutsa da. Egia da antolaketak garrantzi handia daukala baina egunerokotasunean sorpresa asko daude, atzerapenak, elementu berriak, aldaketak, egoera deserosoak, antzeztu beharra... eta ezin gara geldi geratu egoera horietan, inprobisazioa beharrezkoa da eta antolaketatik irtetzean moldatzen jakin behar dugu. Gustatuko litzaideke nire ikasleak benetako bizitzan moldatzen erakustea, tresnak ematea.

IPUIN MOTORRAREN ERAKUSKETA

ITZIAR ZUBIA                                                                               23.SAIOA, 2019/03/26


Kaixo!

Resultado de imagen de clara y la sombra

Gaur zortzi taldeek prestatutako proposamenaren erakusketa egin dugu irakaslearen, txarlaren gizonaren, haur hezkuntzakoen ikasleen eta horien andereño baten aurrean. Atalka joan gara, lehenengo irakurri egin dugu eta ondoren zati horri erreferentzia egiten dion proposamena gauzatu dugu. Lehenengoan asmakizunak zeuden museora sartzeko eta bertan kartelak eta kutxak zeuden. Bigarrenean argiak amatatu dira, klase erdia klasera sartu da begiak itxita eta besteak masaje bat eman dute, bakoitzak bati. Hirugarrenean orri batean sekretu bat idatzi dugu, bakoitzak berea eta nahi bazenuen kontatu ahal zen, bestela ez. Laugarrenean orri batean norberarekiko gauza positibo eta negatiboak idatzi behar ziren. Gero ispilu bat pasa da eta zerbait esan ahal zen zure buruz. Gero ispilu formako orri bat eman digute eta bertan gure burua irudikatu behar genuen, nahi dugun erara. Bostgarrenean gure proposamena egin dugu. Seigarrenean egoerak antzeztu behar ziren eta erantzun bat eman. Zazpigarrenean motxilan pilotak zeuden eta bata besteari pasatu behar izan dugu pelota bat kenduz poltxak gutxiago pisatu dezan. Pilota batzuek hitz bat zuten idatzita eta horri buruz egoera bat kontatu ahal zen. Azkenengo proposamenean bikoteka batek besteari kezkatzen dion zeozer kontatu behar dio eta besteak konponbide bat bilatzen saitu behar izan da.

Resultado de imagen de pensar

Proposamenak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, batez ere  autoestimarena eta motxilarena. Batak besteari laguntzeak mesu oso ona duela uste dut eta museoarena oso landua ikusi dut. Orokorrean oso interesgarria izan da. Onartu beharra daukat gurea ez dela batere potentea izan baina esan beharra dago ere gu baino lehenago egin duen talde batek azken momentuan aldatu duela zeregina eta gurearen kopia bat ematen zuen. Argia amatatzearena asmatu dute baina kopiaketa hutsa izan da, amorrua eman dit baina ez dut ezer esan giroa paregabea zelako eta denok ondo pasatzen geundelako naiz eta gaia gogorra izan.

Resultado de imagen de futuro

Etorkizunean proposamen hauek interesgarriak iruditzen zaizkit baina aldez aurretik ikastetxearen politika jakin nahiko nuke eta nola ez, zuzendariarekin, gurasoekin eta beste irakasleekin hitz egingo nuke proiektua sortzeko.