jueves, 25 de abril de 2019

ANTZERKIGINTZA ETA MAHAI JOKOAK

ITZIAR ZUBIA                                                                               8.SAIOA, 2019/02/19


Kaixo!


Resultado de imagen de spoiler juego de mesa

Gaur zalantzak argitu ditugu, gorputza aktibatu dugu, antzerkigintzari buruzko teoriazko informazioa jaso dugu, eskema bat azaldu digu, mahai joko batzuetara jolastu dugu eta bikoteka masaje bat eman dugu.

Gorputza aktibatzeari dagokionez, era askotan agurtu gara: guk nahi genuen moduan, kabernikolen garaikoa, erromantizismoaren garaikoa, punk eran, gaur egungokoa, 2500. urteko eran... Mahai jokoak Gorputz Adierazpenaren ingurukoak zirenez, gai horri buruz eskema bat azaldu digu. Jokoak hauek izan dira: "spoiler", "sí señor oscuro" eta "story cubes". Spoiler jokoan pelikula baten testuingurua agertzen zen eta eszenaren jarraipenerako hiru aukera zeuden, beraz bat aukeratu eta mimikaren bidez antzeztu behar zen. Sí señor oscuron epaimailak agintzen zuen eta partaideek eskusak asmatu behar zituzten kartetan agertzen zen informazioaz baliatuz, testuingurua honako hau zen: ez dute helburua bete eta epaimailak zergatiak galtzen ditu. Story cubesen dadoak bota behar ziren eta agertzen dena kontuan harturik istorio bat asmatu baina konbinazio asko daude: batak istorio osoa kontatu, denen artean... Azken masajea musika lasaiarekin egin da, pilota txiki bat eta txurro bat erabiliz pertsona batek masaje bat eman behar zion besteari bost minutuz, gero rolak aldatu ditugu.

Resultado de imagen de pensar

Saioan planteatutako ekintzak asko gustatu zaizkit baina denbora faltarekin egon gara atal guztietan, uste dut bi saioetan egiteak gehiago disfrutatzea egingo zuela. Gainera, azalpenak arinak izan direnez jokoak ez ditugu oso ondo ulertu eta pizka bat ulertzean hurrengora pasatu behar giñen. Bestalde, agurrentzako espaziorik ez zegoela uste dut.

Resultado de imagen de futuro

Geroaldian irakaslea izatean, ez nuke saio hau planteatuko agurrak egiteko garai horiek kontrolatzen ez dituztelako, teoria ez dudalako interesgarria ikusten Lehen Hezkuntzarako, jokoak nahiko zailak direlako ulertzeko eta masajea beharbada, egingo nukeen gauza bakarra da baina ez dut oraindik guztuz argi ikusten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario