jueves, 25 de abril de 2019

TEORIA ETA PRAKTIKA: JOKOAK ETA JOLASAK

ITZIAR ZUBIA                                                                               15.SAIOA, 2019/03/05


Kaixo!




Gaur jokoa eta jolasaren inguruan aritu gara bai teoria aldetik bai praktikotik. Adibidez, ikasi dugu jokoaren helburua irabaztea dela eta jolasarena ludikoa dela. Praktika aldetik honako hau egin dugu: aulkiaren gainean egonda altuera kontuan izanda ordenean jarri, gela osoa lau taldeetan banatuta (lau animali) punta batera joan taldeko guztiak aulkiaren gainean egonda eta bakoitzak orri batean besteen sinadurak lortzea horretarako lekuz mugitu beharrarekin, aulkiaren gainean egonda.


Resultado de imagen de pensar

Ez ditut ariketak egin, begira egon naiz. Beldurra izan dut, ez zait gustatzen aulkiaren gainean zutik egotea eta are gutxiago aulkitik aulkira mugitzea ia 30 pertsonek berdina eginez. Asko larritu naiz, txarto pasatu dut. Ez dut esaten saioa desegokia izatea, badakit arazoa nik dudala baina argitu nahi nuen nik ez dudala batere ondo pasatu beste bati gertatu ahal zaiolako eta pizka bat frustrantea da ordu bat eta erdiz begira egotea kideek egiten dutena ezin duzulako egin.

Resultado de imagen de futuro

Etorkizunean irakaslea izaten banaiz, ez ditut ariketa hauek planteatuko ez dudalako ikasleak izutu edo larritu nahi. Badakit ez dela irakaslearen errua baina badaezpada egoera hori ekiditu nahi dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario