Kaixo!

Gaur lehenik eta behin kutxa imajinario batetik objetu bat atera dugula pentsatu eta orri batean idatzi dugu kodeekin objetu horren izena edo errepresentazioa. Ondoren sormenari buruzko eta hezkuntzan egiten den aplikazioari buruzko informazio teorikoa jaso dugu eta bi bideo ikusi ditugu: lehenengoa kokodriloak, medosak eta interneta amankomunean zer dutenari buruzkoa zen eta bigarrena denbora kontuak artu behar ez denari buruzkoa. Gero hiru ariketa egin ditugu: produktu baten eslogana sortu eta partekatzea, ezertarako balio duten botereak asmatzea eta argazki bat ikusiz gero zer den uste duguna esatea. Jarraian beste bi bideo ikusi ditugu: ume batek eskola batean duen sormena mozten diotela baina bigarren eskolan irudimenari garrantzia handia emanten diotela eta bigarren bideoan urteak pasata sormena murrizten digutelari buruzkoa.
Gaurko bideoak oso potenteak iruditu zaizkit, pentsarazi egin didate. Beharbada ariketak ez dira hain potenteak izan baina horrek ez du esan nahi txarrak direnik, bai ordea apur bat simpleak. Irudimena lantzeko marrazki bat egitea ohikoagoa iruditu daiteke baina gustorago egingo nuke.
Etorkizunean irakaslea banaiz, ikasleei nahi dutena marrazteko esango nieke eta gero umearen bideoa jarriko nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario