Kaixo!
Gaur arazoak egon direnez, berriz ere Classcarfteko pertsonaiak aukeratu ditugu. Gero, Juego de tronoseko mapa ikusi dugu, zeuden zalantzak argitu ditugu, ebentoa egin dugu (gerlariak zutik egon behar dira) eta ondoren sei ariketa egin ditugu: ezagupenarena, baieztapenarena, konfidantzarena, komunikazioarena, konfidantzazko beste bat eta azkenik, egindako bost ariketatik bat soriz egin dugu. Ezagupenaren ariketan korroan jarrita gure izena keinu batez adierazi dugu eta denok denena esan behar genuen. Baieztapenaren ariketan norberari buruzko zerbait positiboa pentsatu dugu keinu batekin adieraziz, gero bikoteka batak besteari buruz berdina egin behar zuen eta gero berdina bi bikote batuz baina norberak gauza negatibo bat gehituz. Konfidantzazko lehen ariketan bikoteka batek benda bat jarri behar zuen eta besteak patiotik eta nahi zuen leku guztietatik laguna gidatu. Komunikaziozko ariketan zapiaren jolasera jolastu dugu talde bat mousntroak izanez eta besteak zombiak, baina zenbaki bat entzun ordez denak atera behar giñen harria, papera eta guraizeak eginez, irabazten duen taldeak beste taldeko kideak harrapatu behar zituzten. Konfidantzako bigarren ariketan patiora joan gara eta bankutik atzerantz bota behar giñen besteok gu harrapatuz. Sorizko ariketan besteon keinuak gogoratu behar genituen eta irakaslea izutu.
Saio honetan urduri egon naiz, deseroso; keinuak gogoratzea kostatu zait, bendarekin oso txarto pasatu dut eta kendu izan behar dut, ez dut konfidantzarik izan atzera botatzeko jauziko naizen beldurraz eta irakaslea izutzean azkena izan naiz ez nekielako zer egin eta lotsagatik. Gauza positiboak esatean ondo pasatu dut.
Memoria lantzeko keinuen jolasa egokia ikusten dut laugarren mailatik aurrera eta gauza positiboena ideia gustatzen zait baina beste era batera planteatuko nuke, batez ere era gidatuago batean. Konfidantzaren bi jolasak ez nituzke egingo tentsio gehigizkoak direlako eta ume asko dira dena kontrolpean izateko, arriskutsua izan daiteke. Mounstro eta zombiena espazio arazoengatik ez nuke egingo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario