jueves, 25 de abril de 2019

EMOZIOEN TEORIA

ITZIAR ZUBIA                                                                               6.SAIOA, 2019/02/14

Kaixo!

Resultado de imagen de erregulazio emozionala

Gaur zalantzak argitu ditugu, emozioei buruzko teoriazko informazioa jaso dugu power poit bat erabiliz, emozioei buruzko azalpenak eman dizkigu irakasleak, bideo bat jarri digu, kontzientzia emozionalaren helburuak zeintzuk diren esan dizkigu eta erregulazio emozionalaren gaia jorratu dugu. Gainera, saio honetan ikasi dugu bost osasun mota daudela.

Resultado de imagen de pensar

Nire ustez, saio hau oso garrantzitsua da, izan ere, emozioei buruz ariketa praktiko asko egin ditugu baina egokia zen espazio bat ematea azalpen teorikoari, izan ere, kontzeptuak argitzeko eta informazio gehiago lantzeko aukera on bat da.

Resultado de imagen de futuro

Geroaldian, irakaslea izango naizenean, bai landu diren gaiak bai jarritako bideoaren aplikazioak probabilitate altua daukate, izan ere, oso interesgarria iruditu zait tutoretza orduan jorratzeko. Lehen Hezkuntzan patioa eta jantokia direla eta, arazoak egoten dira eta horiek konpontzea eta nola konpontzen diren lantzea garrantzitsua da baina horrelakoak gertatzean nola sentitzen zaren identifikatzea eta emozio horiek kudeatzea baita ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario