jueves, 25 de abril de 2019

ACROSPORTA

ITZIAR ZUBIA                                                                               14.SAIOA, 2019/03/04


Kaixo!



Gaur acrosporta egin dugu. Lehenik eta behin, irakasleak esaten zituen letrak irudikatu ditugu, banaka, binaka, hirunaka eta GERTAKARIA hitza denon artean. Gero, koltxonetetan taldeka, irakasleak eman dizkigun bi tauletan agertzen diren posturak irudikatu ditugu. Azkenean, froga finala egin dugu, talde bakoitzak hiru figura asmatu edo taulatik kopiatu eta besteen aurrean aurkeztu behar zen.


Resultado de imagen de pensar

Klasea interesgarria iruditu zait baina postura batzuk konplexuegiak iruditu zaizkit. Hala ere, desberdina izan da eta hori ere asko baloratzen da.

Resultado de imagen de futuro

Lehen Hezkuntzan ez nituzte postura horiek planteatuko orokorrean oso konplexuak direlako eta frustrazioa areagotu ahal delako. Baina espazioa izan ezkero, taldelana indartzeko denen artean letrak sortzea ez dut deskartatzen eta batek daki, letren formak lantzeko lehenengo mailan lagungarria izan liteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario