Kaixo!
Gaur taldeka egon gara lan eta lan, izandako umeekiko sexu bidezko tratu txarren saioan irakurritako liburuan zortzi gai daudenez talde bakoitzari gai bat tokatu zaio. Gure gaiak, jolas simbolikoak, hiru ilustrazio zituen. Proposatu dugun ariketa bikoteka jartzea da batak nahi duena egin ahal du (kilikiliak, laztanak, masajea, tximurka...) eta gero besteak, deseroso badaude gelditzeko edo beste zeozer egiteko esan behar dute. Jarraian sentitu dutena esan behar dute: mina, lasaitasuna, urduritasuna...
Irakaslea izango den ikasle bezala ipuina nola gidatzeko moduaren inguruan pentsatzea eta proposamen bat egitea ideia oso ona iruditzen zait, gainera taldeka. Gai oso konplexu bat da bakarka egiteko, taldeetan ideiak emanda eta eztabaidatuz proposamena egitea interesgarriagoa dela uste dut.
Honako hau, normala den bezala, ez nuke nire ikasleekin egingo, bai ordea etorkizuneko lankideekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario