jueves, 25 de abril de 2019

SOKA SALTOA

ITZIAR ZUBIA                                                                               17.SAIOA, 2019/03/11


Kaixo!

Resultado de imagen de saltar la cuerda


Gaur lehendabizi, soka saltoari buruzko bideo bat ikusi dugu eta banaka saltoka aritu gara, irakasleak "e" esatean ezkerreko hankarekin salto egin behar genuen, "u" esatean eskumakoarekin eta "o" entzutean hanka biekin. Bigarren ariketan, lau kono egon dira, kono bakoitza txoko bat zen, irakasleak esatean txoko batetik bestera mugitu gara sokarekin saltoka. Ondoren bikoteka saltoak sortu ditugu eta gero horiek launaka egin ditugu bikote bat beste bikoteak sortu duena egitera. Gero, lau zoka luze egon dira jarrita eta egin beharrekoa bertatik pasatzea izan da: salto egin gabe, salto bat emanez eta saltoka buelta bat emanez (3-5 salto). Jarraian bi talde egin dira, bakoitzak soka luze bat zuen, hor egon gara saltoka eta ondoren bi sokak batu ditugu gurutzatuz talde oso bat sortuz. Azkenik, taldeak egin ditugu eta talde bakoitzak ikasitakoarekin koreografia bat sortu dugu besteen aurrean aurkeztuz.


Resultado de imagen de pensar

Gaurko saioa gustuko izan dut sokak gurutzatu ez ezik, horrek beldurra eman didalako. Nekeagoa izango zela uste nuen baina ez da hori gertatu. Material bezala soka bakar bat izanez ordu betean ariketa desberdinak asmatzea asko baloratzen dut, sokak ez du askotarako ematen eta saio honetan lortu egin da.

Resultado de imagen de futuro

Etorkizunean tutorea izateko ikasten ari naizenez, lortzen badut, soka saltoa lantzea ez du zentzu askorik baina gorputz hezkuntzan ordezkapen bat egin behar badut edo soka saltoari buruzko egoera bat sortzen bada badut gustuko dudan erreferentzia bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario