jueves, 25 de abril de 2019

UNITATEEN ARDATZAK ETA JUEGO DE TRONOS

ITZIAR ZUBIA                                                                               10.SAIOA, 2019/02/21


Kaixo!

Resultado de imagen de juego de tronos titulo

Gaur ditugun zalantzak argitu ditugu, irakasleak arazo egoeraren antolaketaren azalpena eman digu, juego dentronoseko bideo bat ikusi dugu.

Arazo egoeraren antolaketari dagokionez, honako hau esan digu: lehenengo testuinguru bat sortu behar dugu, gero edukiak aipatu behar ditugu, hau da, zer landuko den, gero metodologia esan behar da, hau da, nola landuko diren eduki horiek (teknikak, estiloak eta korronteak), gero, erabiliko diren bai espazioa bai materiala adierazi behar dira eta azkenik, programaren ebaluazioa egin behar da (jakintzak, prozedurak eta jarrerak), horretarako, ardatza elementu hauetan jarri behar da: zer ebaluatu? zertarako? nola? nork?

Bideoa gamifikazioaren testuinguraketa da, bertan kontatzen da irakaslea basatiekin egon dela eta gugana tropa handi bat datorrela kontatzen digu. Egoera jakinda, gainerako familiei esan behar diegu haiekin tropa handi bat egiteko; horrela, babestu ahal izango gara kontra-eraso eginez. Guda handia sei aste barru izango da.

Clasroom aplikazioa deskargatu dugu classcraft deskargatu ahal izateko, bertan rola aukeratu dugu, hau da, zein pertsonai izan nahi dugun aukeratu dugu eta ondoren, JURAMENTUA egin dugu: kontextu horretan, erresponsabilitatea hartzen dugula sei aste horietan ahal dugun guztia egiteko.


Resultado de imagen de pensar

Egia esan, hasiera batean importa zitzaidan gauza bakarra genituen zalantzak argitzea zen. Juego de tronoseko bideoa ikustean pentsatu nuen gaurko klasea oso suabea izango zela beraz, apur bat erlajatu nintzen baina rola aukeratzean eta testuingurua ulertzen saiatzean urduri jarri nintzen. Denbora pasata konturatu naiz dibertigarria izan dela eta barregarria iruditu daiteke baina hau idazten ari nintzen bitartean ondorengo gauza otu zait: zergatik ez dut pertsonai bat sortzen ditudan helburuak lortzeko? ordenagailutik "helduarena" egin dezaket helburuak bidaliz eta lortu diren konprobatuz, mobiletik ordea nerabea jarraitzen izan ahal dut eta teknologia dela eta beharbada motibatuta lortzen ditut ditudan nahiak.

Resultado de imagen de futuro

Lanaren horren antolamendua Lehen Hezkuntzan ez dauka batere zentzurik baina modu simple batean lan txikiak antolatzeko azalpena eman liteke, batez ere laugarren mailatik aurrera. Dena den, eskatuko den autonomia ekintzetarako izango da, ez prozedura bat atalekin eta guzti antolatzeko eta antolaketa hori adierazteko. Gamifikazioari dagokionez, mobila ez da eskatuko 6 eta 12 urte bitarteko ikaskeak direlako, baina ordenagailu edo tabletak izan eskero ideia paregabea iruditzen zait. Beti ere duten adina, gaitasuna eta dagoen ekonomia edo errekurtsoak zeintzuk diren oso argi edukiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario