jueves, 25 de abril de 2019

INPROBISAZIOA

ITZIAR ZUBIA                                                                               24.SAIOA, 2019/03/28


Kaixo!

Resultado de imagen de julajop

Gaur kalera atera gara saioa egiteko eta bertan sei ariketa egin ditugu. Lehenengoan kofre batetik imajinaziozko gauzak atera behar genituen baina gero sorpresazko elementuak sartu ditu eta esaten zuena egin edo esan behar genuen. Bigarrengoan besteak agurtu behar genituen era askotara. Hirugarrengoan ahateak, zaldiak eta behiak zeuden, tokatu zaigun animaliaren soinua egin dugu taldeko besteak aurkituz. Laugarrenean egoera bat emozio desberdinekin errepresentatu dugu. Bostgarrenean talde bakoitzak emozio bat aurkeztu du baina bapatean berak kontatzea esaten zuen beste batek egiteko. Azkenean bakoitza uztai batean kokatu behar zen parean irakurrita bere rola, denak bizirik irten behar giñen baina ez da hori gertatu; gauza da nor hiltzen zela erabaki dugula baina ez gara errebeldeak izan, jarraian gure burua kanporatutzat utzi dugu eta benetan hiltzen zara uztailetik kanporatzen zarenean, ez zu hiltzen zarela esaten dutenean. Hau da, onartzeak eta uztailetik irtetzeak egiten zuen benetan hil izana.


Resultado de imagen de pensar

Saio hau asko gustatu zait, berezia izan da kalera irten garelako eta inprobisatu dugulako. Normalera zer egin behar dugun adieraztea da baina gure sormena erabili ahal izan dugu eta gainera momentuan. Oso ondo pasatu dut eta izugarri nabari da saioa ondo antolatua eta prestatua zegoela. Azkenengo ordua izan da eta bukatzean ikasle batzuk hitz egiten egon gara eta denok esan dugu saioa oso ona izan dela.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea naizenean ez dakit aukera izango dudan saio horrelako zerbait aurrera eramateko baina aukera ona izango litzateke behintzat inprobisazioa lantzea. Izan ere, eskolan beti esan digute zer egin baina bizitza inprobisazio hutsa da. Egia da antolaketak garrantzi handia daukala baina egunerokotasunean sorpresa asko daude, atzerapenak, elementu berriak, aldaketak, egoera deserosoak, antzeztu beharra... eta ezin gara geldi geratu egoera horietan, inprobisazioa beharrezkoa da eta antolaketatik irtetzean moldatzen jakin behar dugu. Gustatuko litzaideke nire ikasleak benetako bizitzan moldatzen erakustea, tresnak ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario