jueves, 25 de abril de 2019

KORRIKAREN EGUNA

ITZIAR ZUBIA                                                                               29.SAIOA, 2019/04/11


Kaixo!

Resultado de imagen de korrika 2019

Gaurko zaioan Korrikara joan dira. Bilbotik pasatzen zen eta klaseak eten egin dira, beraz berez ez zegoen klaserik. Nahi ezkero zen Korrika.

Resultado de imagen de pensar

Normala den bezala, gaixorik egonik ez naiz Korrikara joan, aste bat daramat horrela eta nahi dudan gauza bakarra asteburua izatea da ohean egoteko erruduna sentitu gabe. Ez zait unibertsitatera eta lanera faltatzea gustatzen. Dena dela, esan beharra dut gaixorik ez egotekotan Korrikara joan izango nintzela euskararen aldeko mugimendua delako eta kirola egitea gustatzen zaidalako. Hurrengo urtean izango da. Sapatuan Elorriotik pasatzen da (nire herria), nire lagunak eta nire mutil laguna badoaz, nebak futboleko entrenamendua dauka eta ni ohean egongo naiz.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea naizenean Korrika mugimendua indartuko dut eta noski baietz parte hartuko dut, bai bakarrik bai eskolarekin. Garrantzitsua da ikasleek euskararen alde egita eta kirola osasunerako oso ona dela ezagutzea.

FROGA FINALA

ITZIAR ZUBIA                                                                               28.SAIOA, 2019/04/08


Kaixo!

Resultado de imagen de juegos de tronos

Gaur froga finala da! Gimnasioan itzalen antzerki bat eta acrossportaren posizio batzuk egin ditugu. Gero soka saltoan ibili gara, pinturarekin orri handi bat margoztu dugu, bendekin atera gara batzuk bendaz eta besteak gidatuz eta zapiekin musikaren erritmoa jarraitu dugu. Gero Guggenheimera joan gara bata bestearen gainean jarriz. Azkenean euskal dantzetara dantzatu dugu. Froga finalean familia guztiei egin diegu erreferentzia. Itzalak (Lannister), acrossporta (Arryn), soka saltoa (Martell), Segni Mossi (Baratheon), dalcroze (horma handia), inprobizazioa (Greyjoy) eta euskal dantzak (Stark).

Resultado de imagen de pensar

Saioa oso ondo antolatua egon dana, errepaso handi bat izan da. Pena izan da pasaden astean gaixorik jarri nintzela, asteburu osoa ohean pasatu izan dudala eta gaur, astelehenean, unibertsitatera, 8:00etan, saio honetara bakarrik joan naizela gaizki nengoenelako. Behin saioa bukatuta unibertsitateko etxera (aitona eta amonarekin, santutxun) joan naizela, jarraian ohera. Oso gaizki nengoan. Saioan zehar guardasolarekin egon naiz eta soka saltoa eta abarretan ez dut parte hartu. Pena izan da saioa interesgarria eta barietate handikoa zelako.

Resultado de imagen de futuro

Ezin dut esan saio hau etorkizunean landuko nukeenik edo ez saio hau aste hauetan ikasi dugunaren errepaso konkretu bat delako. Baina ideia hartu dezaket, pupurri antzerako errepaso bat egin dezat froga final praktikoaren ereduarekin, hori bai izan daiteke ideia interesgarri bat.


KORRIKA ETA EDUKIAK

ITZIAR ZUBIA                                                                               27.SAIOA, 2019/04/04



Kaixo!

Resultado de imagen de korrika 2019

Hasieran hurrengo astean korrika egongo dela aipatu da eta parte hartu nahi dugun ala ez galdetu du irakasleak. Gero bikoteka, driven taula batzuk sortzea esan du, gaiak edukiekin lotzeko. Bikote bakoitzak bi gai aukeratu ditu horien edukiak adierazteko eta gero denen artean partekatu egin da.


Resultado de imagen de pensar

Ezin dut hausnarketarik egin gaixorik egon naizelako eta beraz saio hori egin ez dudalako. Ez naiz Elorrioko medikurarte joan eta ez dut gurasoak molestatu Quironeko pribatura joateko banekielako gripe bat zela. Oso txarto egon naiz.

Resultado de imagen de futuro

Ezin dut iritzirik izan saioa ez dudalako egin baina begi biztaz, ez dut horren aplikazioa Lehen Hezkuntzan ikusten.