Kaixo!
Gaur bi joko proposatu dizkigu irakasleak: "pueblo duerme" eta "Giuseppe zanettiren heriotzaren misteriozko jokoa". Lehenengoan 13 baserritar (hiritar xumeak), sektario (hiltzaile txarrak) 2, zaintzaile (txanda bakoitzean hiritar bat babesten duena) 1, sorgina (sektarioak asmatzen saiatzen dena) eta ertzaina (sektarioak hiltzen saiatzen dena). Txanda bakoitzean hildakoak zeuden, partida bukatzeko ertzainak bi sektarioak hil behar ditu, sorginak sektarioak asmatu edo sektarioek ertzaina hil. Bigarren jokoan bakoitzak rol bat du eta egoera bat dago idatzita; gehiago irakurrita informazio gehiago dago. Mahai batean pertsonaiak daude hitz egiten, azkenean botazioa egon behar da aukeratzeko nor izan den hiltzailea.
Nola ez dut ba ezango ondo pasatu dudala bi jokoetan irabazi badut? Lehenengo jokoan bi sektario geuden, bestea hil egin dute eta ni bakarrik nengoen ia partida erdian. Azkenean hiltzailea nor den asmatu dut eta gezur asko esanda gero jokoa irabazi egin dut. Bigarren jokoan sei geuden eta hasieratik nekien ni hiltzailea nintzela, denbora guztiak errespetatu dut esan behar nuena. Botazioa egin behar zenean niri bota dizkidate boto asko baina kontra-ataketa bat egin dut oso ondo arraizoituz eta pertsona hori ezik denek egin didate kasu. Azkenean nor zen esatean esan didate bi jokoak irabazi ditudala inor konturatu gabe eta antzezle paregabea nintzela ez zekitela. Rol jokoak asko gustatzen zaizkit, kontzentratu egiten naiz eta pertsonai hori bilakatzen naiz. Saio honetan oso ondo pasatu dut, izugarri gustatu zait.
Oso ondo pasa dudan arren ez nituzke bi ariketa hauek Lehen Hezkuntzan planteatuko zaila iruditzen zaidalako klase guztiak ulertzea eta egitea etenik eta galdera konstanterik egon gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario