jueves, 25 de abril de 2019

GORPUTZ ADIERAZPENAREN TEORIA

ITZIAR ZUBIA                                                                               9.SAIOA, 2019/02/21


Kaixo! 2019ko otsailaren 5eko saioa errekuperatuko dugu!

Resultado de imagen de escucha activa

Gaur ditugun zalantzak argitu ditugu, teoria landu dugu power poitak erabiliz, gestalten bi ariketa praktiko egin ditugu eta erregulazio teknika bat egin dugu. Teoriari dagokionez, hiru power pointetan jaso dugu informazioa: Gorputz Adierazpenaren kontzeptualizazioa, Gorputz Adierazmenaren bilakaera historikoa eta komunikazio ez berbala. Gestalten bi ariketak hauek izan dira: bikoteka monologo bat egin dugu, batek hitz egin du eta besteak entzun lau minutuz; bigarren ariketa antzerakoa izan da, entzuten ari zena hitz egin behar du baina besteak ezin zuen entzun, bakarrik begiratu. Erregulazio emozionalean irakasleak egin beharrekoa irakurri du eta besteok, bakarka egin behar genuen: gorputzeko atal bat aipatu, guk tentsionatu eta ondoren askatu, atala lasaitzeko.


Resultado de imagen de pensar


Teoria nahiko astuna izan da, nire ustez informazio gehiegi sartu du denbora gutxian, gainera, bi talde handi geuden eta asko hitz egiten zuten, kontzentrazioa mantentzeko arazoak izan nituen, teoria gehiegi zelako, arin azaltzen zuelako, bi klase geudez zarata handiagoa zegoelako eta arazo tekniko batengatik irratia entzuten zelako, Gero, Gestalten ariketa praktikoetan oso gustora egon naiz eta erregulazio emozionalean are gehiago, asko gustuko izan dut lasaitasunerako ariketa ni oso urduria naizelako.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea izango naizenean, teoria ez dut era horretan aplikatuko, modua aipatzen dut edukia ez delako inondik ere hori izango, gaia izan daiteke baina guzti hori ez. Beraz, teoria ez nuke landuko "txpa" bat botaz. Gestalten ariketen eta erregulazio emozionaleko ariketaren aplikazioa gerta liteke, beharbada komunikazio arazoetan eta klasea urduri dagoenean erabiltzeko. Ez dut oso ari ikusten baina ideiak berez ez dira batere txarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario