jueves, 25 de abril de 2019

ITZALAK

ITZIAR ZUBIA                                                                               12.SAIOA, 2019/02/26



Kaixo!

Resultado de imagen de sombra manos pajaro

Gaur itzalak landu ditugu hiru ariketa eginez: itzalak eskuekin eginez, gorputzarekin eta paperez guk egindako titereekin. Saioaren amaieran froga finala izan dugu, denon artean Juego de tronoseko sarrera antzeztu behar genuen eskuekin, gorputzarekin eta paperezko titereekin.


Resultado de imagen de pensar

Gaurko klasea gustatu zait denbora eta askatasuna izan dugulako naiz eta niri itzalak egitea gustatu ez. Egokia iruditu ez zaidana azken ariketa izan da, saiegia iruditu zait eta ez dugu denborarik izan. Ezinezkoa da bi minututan ia 30 pertsona antolatzea zerbait antzezteko espazio txiki batean eta helburua bideo konplexu bat antzeztea.

Resultado de imagen de futuro

Irakaslea izatean, itzalak seguruenik ez ditut landuko. Beharrezkoa bada bai, baina ez dut uste edukietan egongo denik eta jakin badakit denbora izanik bakoitzak erabakitzen duela zer gehiago landu, kasu horretan zihur nago hori ez dudala aukeratuko. Horrekin ez dut esan nahi saioa desegokia dela, bakarrik ez dela ohikoa Lehen Hezkuntzan eta nire gogokoa ere ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario