jueves, 25 de abril de 2019

FROGA FINALA

ITZIAR ZUBIA                                                                               28.SAIOA, 2019/04/08


Kaixo!

Resultado de imagen de juegos de tronos

Gaur froga finala da! Gimnasioan itzalen antzerki bat eta acrossportaren posizio batzuk egin ditugu. Gero soka saltoan ibili gara, pinturarekin orri handi bat margoztu dugu, bendekin atera gara batzuk bendaz eta besteak gidatuz eta zapiekin musikaren erritmoa jarraitu dugu. Gero Guggenheimera joan gara bata bestearen gainean jarriz. Azkenean euskal dantzetara dantzatu dugu. Froga finalean familia guztiei egin diegu erreferentzia. Itzalak (Lannister), acrossporta (Arryn), soka saltoa (Martell), Segni Mossi (Baratheon), dalcroze (horma handia), inprobizazioa (Greyjoy) eta euskal dantzak (Stark).

Resultado de imagen de pensar

Saioa oso ondo antolatua egon dana, errepaso handi bat izan da. Pena izan da pasaden astean gaixorik jarri nintzela, asteburu osoa ohean pasatu izan dudala eta gaur, astelehenean, unibertsitatera, 8:00etan, saio honetara bakarrik joan naizela gaizki nengoenelako. Behin saioa bukatuta unibertsitateko etxera (aitona eta amonarekin, santutxun) joan naizela, jarraian ohera. Oso gaizki nengoan. Saioan zehar guardasolarekin egon naiz eta soka saltoa eta abarretan ez dut parte hartu. Pena izan da saioa interesgarria eta barietate handikoa zelako.

Resultado de imagen de futuro

Ezin dut esan saio hau etorkizunean landuko nukeenik edo ez saio hau aste hauetan ikasi dugunaren errepaso konkretu bat delako. Baina ideia hartu dezaket, pupurri antzerako errepaso bat egin dezat froga final praktikoaren ereduarekin, hori bai izan daiteke ideia interesgarri bat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario