jueves, 25 de abril de 2019

TERAPIA GESTALT

ITZIAR ZUBIA                                                                               7.SAIOA, 2019/02/18


Kaixo!

Resultado de imagen de terapia gestalt

Gaur horrela hasi dugu klasea: ibiltzen ari giñenean, norbait ikusiz gero bera agurtu behar genuen, ondoren, berdina egin dugu baina agurra estuagoa izan behar zen. Jarraian, ibiltzen ari giñela, kide bat ikustean, bere aurrean geratu behar giñen begirada mantenduz, lehenengo guk nahi genuen arte eta gero irakasleak kontrolatzen zuen begiraden luzapena. Gero, ibiltzen jarraitu dudu eta norbaiten aurrean geratzean, begiak itxi behar genituen bata besteari ukimenak eginez. Behin ibilaldien fasea bukatuta, bikoteka jarri gara eta batek besteak esaten zuen guztia entzun behar zuen. Azkenik, arnasketa ariketa bat egin dugu, baina ariketa hau ez da gestalten parte; arnasa hartu, mantendu eta bota behar genuen guztiz kontzentratuta, bestela berriz berriro hasi behar giñen.


Resultado de imagen de pensar

Egia esan, nahiko deseroso sentitu nahiz ariketa gehienetan: agur estua, begirada mantentzea eta ukimenak baina besteetan oso gustora egon nahiz: agur hotza, nahi dudanaren inguruan hitz egitea kideak dena entzuten duen bitartean eta arnas ariketa. Horrekin ez dut esan ariketa horiek egokiak ez direnik, esan nahi dudana da nahiko delikatuak direla eta norbaitek edo gehiagok emozioak kudeatzen ez baditu/badituzte saioa ez da espero bezala irtengo.

Resultado de imagen de futuro

Ariketa guztietatik, espazio arazoengatik eta batzuk delikatuak direnez, iraganean bi dira oso interesgarriak iruditu zaizkidaten ariketak eta seguruenik erabiliko ditudanak: bikoteka egiten den monologoa eta arnasketa ariketak dira, izan ere, norbait hitz egiten dagoenean entzun egin behar dela, baikotzan hitz egiteko bere txanda duela eta urduri, beldurtuta, haserre... gaudenean arnasketaren bidez nola lasaitu ahal garen jakitea oso garrantzitsua iruditzen zait. Geroaldian nire ikasleei tresna horiek eman nahi dizkiek, haien bizitza hobetzeko modu bat dela uste dudalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario