Kaixo!
Gaur lehendabizi zapiekin mugimenduak egin behar genituen musikaren erritmoa jarraituz eta irakasleak esatean zapia kideekin aldatu behar izan dugu. Gero berdina egin dugu baina korroan eta zapia eskumarantz pasatuz. Ondoren, binaka, launaka, zortzinaka eta azkenean klasea erdibana zatituz energia pasatu dugu bola gero eta handiagoa eginez. Jarraian bikoteka marrazki bat marraztu dugu musikaren erritmoaz, lehenengo batak eta irakasleak esatean besteak. Gero berdina egin dugu baina orria erraldoia zen eta denen artean egin dugu, banaka, pasatzean marraztuz. Ondoren orri erraldoi bat horman jarrita (bi pertsonek ebatuz) binaka atera gara orrian musikaren doinuaz zeozer marrazteko, lehendabizi ikusiz eta gero begiak itxita. Gero orri handi bi lurrean jarri ditugu eta talde bakoitzak bere orrian marraztu du musikaren doinuaz, abestiak aldatuz joan diren bitartean. Azkenik Flying free abestia jarri du eta orri batean marraztu dugu bakarka musikaren errtimoaz eta gero denen marrazkiei koherentzia kolektiboa bilatu behar izan diegu.
Saio oso lasai bat izan da, ondo pasatu dut. Interesgarria iruditu zait musikaren eta marrazketaren konbinazioa. Aldatuko nukeen bakarra taldelan gutxiago eta besteen presentzia gutxiago egotea, horrela bakoitza berean musikaren jarraipenean eta lasaitasunean gehiago sakontzendu.
Ziur nago musika eta marrazketaren nahasketa erabiliko dudala irakaslea izaten naizenean asko gustatu zaidalako eta musika oso garrantzitsua delako. Hau idazten ari naizen bitartean musika entzuten ari naiz eta zin egiten dut oso kontzentratuta nagoela. Marrazketa gehitzen badiogu musikari esperientzia oso ona izan daitekeela uste dut ikasleak bakarrik baldin badaude eurenera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario