jueves, 25 de abril de 2019

ERRITMO KORPORALA

ITZIAR ZUBIA                                                                               19.SAIOA, 2019/03/14


Kaixo!

Resultado de imagen de ritmo corporal

Gaur lehenik eta behin bideo bat ikusi dugu eta bideoan agertzen dena imitatu dugu. Gero beste bi bideo ikusi ditugu eta bigarrenean agertzen dena imitatu dugu. Gero irakasleak hiru erritmo erakutsi dizkigu eta horiek (samba, rock eta funki) taldeka egin ditugu. Ondoren tutorial bat ikusi dugu eskuekin erritmoa sortuz eta hori bera egin dugu. Azkenik, denon artean erritmo askorekin "abesti" bat sortu dugu.


Resultado de imagen de pensar

Egia esan gaurko saioa oso ondo planteatuta egon da gutxitik askora joan garelako, erritmo berriak ikasi ditugulako, bideoekin motibazioa lortu dugulako eta sormena izateko unea ere izan dugulako. Teknologia ondo erabilita egon da eta ordu erdian oso ondo pasatu dugu talde bezala, ondo egon da.

Resultado de imagen de futuro


Irakaslea izaten naizean musika ez dut irakatsiko baina kontzentrazioa eta talde lana lantzeko ideia ona iruditzen zait, desberdina eta interesgarria. Asko gustatu zait ideia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario