jueves, 25 de abril de 2019

JOKOAK ETA JOLASAK PRAKTIKA

ITZIAR ZUBIA                                                                               5.SAIOA, 2019/02/12

Kaixo!

Resultado de imagen de baloncesto dibujos

Gaur zelai errera jolastu dugu, gero bakarka eskuekin tokeak egin ditugu teniseko baloi batekin. Ondoren, bikoteka egin ditugu paseak baloi berberarekin eta karrera bat ere. Jarraian korro batean jarri gara eta palo bat bakoitzak eskuan izanda, albokoari pasatu diogu paloak lurrera jauzi gabe. Ondoren, laberinto bat pasa behar izan dugu taldeka eta gero, saskibaloira eta colpballera jokatu dugu.

Hau da,  ariketa psikomotorrak eta soziomotorrak egin ditugu, kooperaziozkoak, oposiziozkoak eta bai bata eta besteko elementuak dituztenetara.

Resultado de imagen de pensar

Klasea oso interesgarria izan da, denetarik egin dugu baina beharbada gehiegi da saio baterako. Jarduera asko egin ditugu, mota askotakoak eta horrek nahaztu egiten duela uste dut.

Resultado de imagen de futuro

Egia da saioak dinamikoak izan behar direla baina nire ustez gehiegizkoa da saio honek duen barietatea. Geroaldian tutorea izango naiz beraz ezin ditut jarduera hauek egin klasean baina egitekotan saio desberdinetan egingo nituzke, ez denak saio batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario