Kaixo!
Gaur zortzi taldeek prestatutako proposamenaren erakusketa egin dugu irakaslearen, txarlaren gizonaren, haur hezkuntzakoen ikasleen eta horien andereño baten aurrean. Atalka joan gara, lehenengo irakurri egin dugu eta ondoren zati horri erreferentzia egiten dion proposamena gauzatu dugu. Lehenengoan asmakizunak zeuden museora sartzeko eta bertan kartelak eta kutxak zeuden. Bigarrenean argiak amatatu dira, klase erdia klasera sartu da begiak itxita eta besteak masaje bat eman dute, bakoitzak bati. Hirugarrenean orri batean sekretu bat idatzi dugu, bakoitzak berea eta nahi bazenuen kontatu ahal zen, bestela ez. Laugarrenean orri batean norberarekiko gauza positibo eta negatiboak idatzi behar ziren. Gero ispilu bat pasa da eta zerbait esan ahal zen zure buruz. Gero ispilu formako orri bat eman digute eta bertan gure burua irudikatu behar genuen, nahi dugun erara. Bostgarrenean gure proposamena egin dugu. Seigarrenean egoerak antzeztu behar ziren eta erantzun bat eman. Zazpigarrenean motxilan pilotak zeuden eta bata besteari pasatu behar izan dugu pelota bat kenduz poltxak gutxiago pisatu dezan. Pilota batzuek hitz bat zuten idatzita eta horri buruz egoera bat kontatu ahal zen. Azkenengo proposamenean bikoteka batek besteari kezkatzen dion zeozer kontatu behar dio eta besteak konponbide bat bilatzen saitu behar izan da.
Proposamenak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, batez ere autoestimarena eta motxilarena. Batak besteari laguntzeak mesu oso ona duela uste dut eta museoarena oso landua ikusi dut. Orokorrean oso interesgarria izan da. Onartu beharra daukat gurea ez dela batere potentea izan baina esan beharra dago ere gu baino lehenago egin duen talde batek azken momentuan aldatu duela zeregina eta gurearen kopia bat ematen zuen. Argia amatatzearena asmatu dute baina kopiaketa hutsa izan da, amorrua eman dit baina ez dut ezer esan giroa paregabea zelako eta denok ondo pasatzen geundelako naiz eta gaia gogorra izan.
Etorkizunean proposamen hauek interesgarriak iruditzen zaizkit baina aldez aurretik ikastetxearen politika jakin nahiko nuke eta nola ez, zuzendariarekin, gurasoekin eta beste irakasleekin hitz egingo nuke proiektua sortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario